viernes, 27 de mayo de 2016

BERGARAN ARTEA ETA ZIENTZIA UZTARTUZ, ILUSTRAZIO BOTANIKOAREN TOPAKETA


Marrazketa botanikoak artea eta zientzia, biak, uztartzen ditu. Aspalditik zientzilariek landareak aztertzen dituzte: landareen sailkapena, egitura eta funtzioa;  erabilpena eta laborantza ikertzen dituzte. Ilustrazio botanikoak landareekin zerikusia duten jakintzagai desberdinetan tresna bat da, landareen erreinua ulertzen laguntzen duena. Johann Wolfgang (von) Goethe idazle alemaniarrak, hainbat gaietan izan zen aditua, besteak beste  botanika eta ilustrazioa. Ilustratzaile zientifikoen arloan berak egin zuen aipu hau oso ezaguna da: “Landare bat ez da guztiz ezagutzen marraztu arte”.

Laboratorium museoan “Loreak asmatzen: Naturzale Europarrak Euskal Herrian
. Petit de Meurville – Pietro Bubani ” izeneko erakusketa dago ikusgai 2016ko martxoaren 18a eta uztailaren 10a bitartean. Horri lotuta, Natur Zientziei lotutako programa zabala proposatzen du museoak, publiko desberdinei zuzenduta dagoena. Hain zuzen ere, ekainaren 4an marrazketa botanikoaren inguruko topaketa ospatuko dugu.
Honetarako, laboratorium museoak bi ilustratzaile zientifiko gonbidatu ditu: Carles Puche katalana eta ni neu Vega Asensio. Ongi etorria eta gero, sarrerako hitzaldi bat egongo da zeinetan Ilustrazio botanikoa zer den, nola egiten den eta zertarako egiten den; oinarrizko kontzeptuak azaldu eta eguneko ekimenaren helburuak eman egingo diren. Gero, Kaleko marrazketa librea egongo da, gonbidatutako ilustratzaileak hala nahi duten parte hartzaileekin arituko dira (aukeratu duten espeziaren erreferentziak emanez, beraien lan teknikak azalduz etab...). Eta arratsaldean bateratze saioa egongo da  ilustratzaileok gidatuta. Egunean zehar egindako lanak erakutsi eta komentatuko dira. Honekin batera ilustratzaile-irakasle biek euren lanaren aurkezpen bat egingo dute eta ilustrazio zientifikoaren arloan Estatu mailan dagoen egoera ere komentatuko dute.


Topaketaren egitaraua.



Jardunaldia osatzeko Laboratorium museoak bi tailer antolatu ditu ilustrazio botanikoaren inguruan. Ilustratzaileok tailerrak aurrera eramateko arduradunak ere izango dira,  marrazketa zientifikoaren sarrera emango dute eta zuri-beltza eta kolore landuko dira.

Laboratorium museoaren  eta antolatzaile (Gipuzkoako Foru Aldundia, Bergarako Udala eta BEART arte elkartea) eta kolaboratzaile (Euskalerrian Sketchcrawn eta Illustraciencia) guztien eskutik, aukera paregabea dugu arte eta zientziaren zaleok Bergaran Ekainaren 4ean. ¡Hurbildu zaitezte eta ezagutu jakintzagai zoragarri hau!

Lan eredua. Ilex Aquifolium. Teknikak: grafitoa eta tinta txinatarra. Autorea: Carles Puche

No hay comentarios:

Publicar un comentario